ARNASOTSAILEAK
URLEHORTAR-GORBELA
MANTRAK
PARTITURAK
/
Euskera
Castellano
MAMU BILATZAILEAK
TESTU ERREFERENTZIAK, ETAB
/
(...) esplotaziorik gabeko esplorazioaren abentura amaigabean murgiltzea; abentura horrek ez duelarik kolonizatu edo menderatu nahi, baizik eta animalien, landareen, mamuen, elementuen, gauza hutsen deiari amore eman baizik. Aliantza hori ez da bertikalki ezarri behar, konkistatzaileen espezie gisa (gizateria), baizik eta horizontalki, lurreko beste gauza askoren arteko beste gauza bat bezala -ikusgarriak eta ikusezinak, fisikoak edo espektralak, baina beti teleplastikoki, mihiztadura antinaturaletan. (Eiko & Koma)
MUNSTRO-ERRITUALAK ikerketa koreografikoa 2024an hasi zen, 2019an Theater Rotterdamen eta ondoren Alhondiga Bilbaoko Auditorioan estreinatutako BLUR # 1 dantza-piezan agertzen hasi ziren zenbait afekturen ondorioz. Dantza-solo hartan iluntasuna jorratu nuen espazio eszenikoaren eraikuntzarako gai nagusi gisa, eta ilunpetan ageri zen espazio hori beldurrezko filmetatik ikasitako gorpuzkera desberdinez bete nuen. Iluntasunaren eta zinemaren gorputz horien artean gorpuztasun ikaragarri eta mutante bat agertzen joan zen, ahotsarekin harreman intimoa izaten hasia zena. MUNSTRO-ERRITUALAK ikerketa afektu horietan hedatzen eta sakontzen da, eta mugimenduaren praktikatik, irakurketatik eta ahotsetik gizakiaren mugen inguruko hainbat galdera irekitzen ditu.
Munstrotasuna eremu mugakide gisa aztertzen duen ikerketa bat da, non kultura/natura, maskulinoa/femeninoa, gizatiarra/basatia binarismoei aurre egiten zaien. Eremu queer eta zeharkako honetatik abiatuta, gorputzetik agentzia mineral, begetal eta espektralekin harremanak ahalbidetzea interesatzen zait, ezin konta ahala unibertso indartuz gorputzaren desnormatibitaterantz, eszenan dantzatzen duen horrengan ere. Munstroak, identitate eta genero mugak lausotzen diren eta ezagunak zaizkigun formak desegiten diren dantzara hurbiltzen gaitu.
Bayò Akómoláfé-ren hitzak hartuz: "Munstroak teknologia kultural gisa ulertzen ditut, giza bilakaerari estuki lotuta egon diren figura mitiko gisa. Ordenaren zeharkako perturbazioak dira. Haragiaren birkonfigurazio ludikoak dira, eta, beraz, errealaren irekitze erradikalaren gorpuzteak. Munstroek kontrakoa erakusten digute." MUNSTRO-ERRITUALAK proiektuak gorputzek erlazionatzeko eta aldatzeko duten gaitasuna mugatzen duten egitura kolonial patriarkalak hauskortzeko asmoa du, haragia eta mugimendua birkonfiguratzeko espazio esperimentalak aktibatuz. "Sortzen ari den irudia da benetan munstroak garela eta, gure gorputzen dimentsio haragitsuak ezagutuko bagenitu, izutu egingo ginatekeela identitateak zein erabilgaitzak diren ikusita". Iluntasunean pertzepzioaren antenak desordenatu egiten dira / gauean muga politiko-epidermikoak lausotu egiten dira.
Webgune hau MUNSTRO-ERRITUALAK ikerketaren artxibo-gune bat da, etengabe eraikitzen ari dena, eta ikerketako prozesuaren hainbat praktika integratzen eta partekatzen dituena, besteak beste: kantuak, testuak, korporalitateak, erreferentziak, soinuak, irudiak, etab.
Bidean zehar praktikak deskubritzen eta aukerak zabaltzen lagunduz, Amador Ruiz Follini, Adaline Anobile, Isaak Erdoiza eta Nazario Diaz artista-koreografoen eta Rafael Frazão ikus-entzunezko eta bideo-maker artistaren lankidetza estua izan dut.
Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren 2024ko Koreografia Sorkuntzarako Dirulaguntza jaso du eta La Fundición Bilbao Aretoa, Garaion Sorgingunea eta BilbaoEszenaren babesa du.